Aurreko urteetan bezala, Gabon egunean, Floreagakook herrian zehar kantari ibiliko gara.
Hainbat gurasoren eskaeraren ondoren eta gure kulturaren transmisioan garrantzitsua dela iruditzen zaigunez, kantari ibiltzeko gonbidapena ikastetxeko partaide zareten guztioi luzatu nahi genizueke.
Urtero bezala, goizeko 9:30ean Balda plazan elkartuko gara DBHko ikasleak, beraien guraso eta irakasleak.
12:00etan, ordea, berriro elkartuko gara Balda plazan. Ordu horretan LH, HH eta HEko ikasle eta gurasoak ere etortzera animatu nahi zaituztegu. Gabon giroan sartzeko modu polita izan daiteke, guztiok batera gure betiko Gabon kantak abestuz.
Etortzeko asmoa duzuen guztioi, gauza bat eskatu nahi genizueke: baserritarrez jantzita etortzea.
Utzi erantzuna