Eguna argitzerako prest geunden guztiok, eguna asteko irrikaz. Autobusez abiatu ginen Bilborantz. Bidai entretenigarri baten ondoren Azkuna Zentrora iritsi ginen. Barrutik ikusi eta Arte Ederren museora ondoren. Bertan, hiru taldeetan banatu eta bisita gidatua izan genuen.
Hasteko, Euskal Herrian azkenengo 50 urteetan egindako hainbat margolan esanguratsu ikusi genituen.
Jarraian, musika tailer bat egin genuen, Euskal Herriko musikaren eboluzioa ikusiz, audio batzuez lagunduta.
Azkenik, autobusera abiatu baina lehenago Guggenheimen argazkiak ateratzera aukera izan genuen. Egun aberasgarri bat pasatu ondoren, Azkoitira bueltatu ginen.
Hitzak: June Sanjuan, Elena Nogales eta Laura Larrañaga
Utzi erantzuna