Julen Goenaga emaitza bikainak lortzen ari da mendi lasterketetan. Hauek izan dira orain arteko emaitzak:
Ekainean, Zumaiako IX. Flysch trail mendi lasterketan hirugarren egin zuen, 14,140 km luzera duen proban.
Abuztuan, Lleidako Vilallerko bertikala IRABAZI zuen, 6 km-ko igoera eta 1250 m desnibel positiboa zuen proban.
Irailean bi probatan hartu du parte: Idiazabalgo Axari Trail mendi lasterketan, bigarren egin duelarik, 16 km eta 750 m desnibel positiboa zuen proban. Beriaringo kilometro bertikalean, hirugarren, 5 km-ko igoera eta 1023 m desnibel positiboa zuen proban.
ZORIONAK eta segi horrela!
Utzi erantzuna