Euskal Herriko Buletin ofizialean azaldu denez, ikastetxetarako laguntzen berri eman nahi dizuegu. Bertan agertzen diren hainbat puntu garrantzitsuen berri ematen dizuegu, ikastetxearekin batera kontuan har ditzazuen laguntza hauek eskatzerakoan.
Beka eskatzeko epea: Irailaren 19tik urriaren 19ra.
Eskaeraren aurkezpenak:
1.- Eskaera berria denean bi aukera daude. Alde batetik, eskabidea on lin egin daiteke http://www.euskadi.eus/unibertsitate-aurreko-bekak-diru-laguntzak/web01-a2hikasl/eu/escolarizacion_e.html web helbidetik edo bestalde, idazkaritzan egin daiteke zuzenean. Bi kasuetan ekarri beharreko dokumentazioa honakoa da: Gurasoen Nan, elkarbizitzako agiria udaletxetik eta Famili liburuaren fotokopiak.
2.- 2017/2018 ikasturtean beka eskaera egin zutenek (onartuak izan edo ez):
Jaso bekaren aurre inprimakia paper formatuan ikastetxean.
a) Datuak zuzenak badira, on line bidez http://www.hezkuntza.net/y44BecPolCieWar/y44MantenimientosJSP/confirmacion.do?idioma=eus ataritik erregistra daiteke NAN zenbakiarekin eta aurre inprimakian azaltzen den kodeaz. Idazkaritzan ere izango da aurre inprimakiak erregistratzeko aukera.
b) Datuak zuzenak ez badira, eskuz, formularioan zuzendu eta sinatuta orri hori idazkaritzara aurkeztu behar da dagokion dokumentazioarekin. Kasu honetan idazkaritzan emango da erregistro zenbakia.
Beken tramitazioa errazteko, mesedez datu denak ondo zuzendu eta idazkaritzara ekarri beken ordutegi berezia errespetatuz.
Idazkaritza: Beketako ordutegia:
Goizez: 9.15etik – 12.15era
Arratsaldez: 15.15etik – 17.15era
Utzi erantzuna