2018-19 ikasturtea aurrean dugu. Egun gutxi barru denok elkartuko gara berriro ere Floreagan. Aurretik erronka eta ekintza ugari burutzeko, mila kontu ikasteko eta esperimentatzeko aukera izango dugu.
Batzuentzat eskolako lehen urtea izango da, beste batzuk idazten eta irakurtzen hasiko dira, zaharrenek Floreagan azkeneko ikasturtea izango dute. Denok izango dugu zer egin hastear den ikasturte honetan.
Haur Eskola eta Haur Hezkuntzakoek beraien gelan zirenetan burututako aldaketa guztiak ikusi ahal izango dituzte. Ikusiko duzue zein polit geratu den! Ea zuen gustukoa ere baden.
Ikasturteko egutegia HEZIKETA> EGUTEGIAK atalean aurki ditzakezu.
Ilusioz betetako ikasturtea izan dadila espero dugu!

Irudi moldaketa : Gorka Salas
Utzi erantzuna