Goizeko 9etan autobusera igo eta Eureka Zientzia Museora joan ginen. Bertan, Nerea izeneko neska batek Eureka museoa erakutsi zigun. Gero, Donostiako Cristina Enea parkera gerturatu ginen bazkaltzera. Handik autobusez, Hondarribiko Elkano aterpetxerako bidea hartu genuen. Hondarribin, lo egiteko gelak eman zizkiguten. Ondoren, jolastera joan ginen eta 20:30ean afaltzera joan ginen. Gauen, 5Akoek ekitaldi polit bat prestatu zuten eta gaueko 12etan oheratu ginen.
Hurrengo egunean, gosaldu, motxilak hartu eta hondartzara joan ginen. Jarraian, bazkaldu eta berriro ere hondartzara gerturatu ginen. Hondartzatik atera ginenean denok helatu bat jan genuen eta berriro aterpetxera. Afaldu ondoren, 5Bko neska-mutilek beraien ekitaldia egin zuten. Hurrengo goizean, maletak egin genituen eta gosaldu ondoren herrialdera joan ginen erosketak egitera. Azkenik, aterpetxera joan, autobusa hartu eta Azkoitira bueltatu ginen.
Ederki pasa genuen!!!
Hitzak: Araia Urcola eta June Del Carmen
Utzi erantzuna