Iritsi zaigu kurtso bukaera eta berarekin batera gure lagunekin pasatzeko egun ahaztezinak eta amets zoriontsuz betetako gauak. Zain dugu autobusa eta bihotza bete poz, bagoaz Oriora. A ze poza! Eguraldia lagun dugu eta plisti-plasta pistinan gozatuko dugu logeletan kokatu ondoren. Eta gero… paseotxo bat, badaude eta baztar ederrak ingurun eta bagoaz Zarutzko badiako ikuskizun paregabeaz gozatzera.
Gaua iritsi da eta berarekin hainbat ilusioz prestatutako antzerki eta dantzak, bigarren mailakoen aurkezpen ezin hobeaz lagunduta. Eta ssssshhhiiii isiltasuna bat-batean, badirudi egun gogorra izan dugula eta nekeak indarra hartu duela. Gaua joan da, baina oilarra hasi da bere lana puntualtasunez betetzen eta berarekin esnatu gara pozik. Lainoek zeruko tristura agertzen badute ere, alai eta gogotsu goaz Orioko faroa ikustera, itsasoaren handitasunaz gozatzera eta elkarren zoriona bizitzera. Eta badator autobusa… berarekin etxeko maiteak ikusteko ilusioa. Datorren urtean gehiago eta hobe ziur!!!
Utzi erantzuna