Egun on lagunok!
Albiste zoragarri batekin gatoz, gure ikasleak diren Ali El Jamay, Agustin Garcia eta Iker Maldonadok Kantaurialdeko bideo lehiaketa irabazi dute, ZORIONAK! Hauxe esan digute:
Kantaurialdea izeneko dokumental bat ikustera joan ginen eta asko gustatu zitzaigun ikusitakoa bai kalitate eta baita eduki aldetik ere. Aste bat igaro ondoren, lehiaketa bat zegoela esan ziguten eta bertan parte hartzea erabaki genuen. Kategoria desberdinak zeuden, baina gu hiru ginenez, taldeko kategorian izena ematea erabaki genuen.
Bideoa denbora luzez grabatzen egon ondoren, bukatu genuen eta egun batzuk pasa eta gero bost onenen artean geundela esan ziguten. Lehenik botazio publikoak zeuden eta horrek ⅓ balio zuen, gero epaileek aukeratzen zuten, hauen botuak ⅔ balio zuen. Pare bat aste pasatu ondoren esan ziguten guk irabazi genuela eta sariak hartzera Donostiara joan behar genuela, eta hori egin genuen. Ingurumen diputatuarekin eta beste partaideekin ere egon ginen hizketan sariak jaso genituenean. Oso esperientzia polita izan da!
ALI EL JAMAY
Utzi erantzuna