Aurten ere HH 5 urteko haurrak Loiolan izan dira Igarabideko errota eta Ingurugiro etxea ikusten. Bertan, “xaguxatar” parkean jolastu ahal izan dute.
Aipatzekoa da beraien aurpegietan nabaritzen zen ilusioa, urduritasuna eta egon ezina. Eguraldiak lagundu digu eta dena primeran joan da.
Bisita bukatu ondoren ikastetxera itzuli gara datorren urtean txangoa errepikatzeko gogoarekin.
Hitzak eta argazkiak: Lurdes Elorza eta Maje Zubizarreta
Utzi erantzuna