Maiatzaren 19an, Maria Laguntzailearen ospakizunen bezperan, Floreaga Ikastetxeko Familien festa izan dugu.
Arratsaldean zehar, entretenimentu eta ekintza ugari izan ditugu. Puzgarri handiak izan dituzte umeek gozatzeko: Ludoteka, giza-futbolina, txirrista,… Ume txikienak segituan hasi dira aurpegiak margotzen eta karetak prestatzen. Kirolen arloan, futbito aretoa izan ditugu. Tortilla lehiaketan parte hartze handia izan da. Haur, gaztetxo eta gurasoez osaturiko taldeak osatu eta “Escape Family 2018” ederra egin da, trebeziaz eta umorez osatutako frogak gaindituz. Eguraldiak lagundu digu, arratsalde osoan.
Frontoian, afaltzeko 400 pertsonentzat tokia prestatuta zegoen. Aurrez harturiko txartela ekarri behar zen. Afariaren aurretik, Alai Batzako koruak aurtengo pastoral kanpainako kantua eskaini digu: “Baina zurekin”. Bikain!! Familia bakoitzak bere afaria ekarri du, eta ondokoekin partekatu dute gehienek. Eskolak guztientzat kafea eskaini du, Javier “Kixona”ren eskutik.
Solidaritate Bingo bat egin dugu ondoren, frontoian bertan. Jasotako dirua Siriara bidaliko da. Diskotekan dantza ugari egin dugu, bai txikiek eta baita helduek ere. Ordu txikietan frontoia guztiz txukundu, dena jaso eta erretiratu egin gara. Festa zoragarria izan dugu aurten ere, familia giro alaian!!! Mila esker IGEko kide, ABko monitore, salestar, Floreagako irakasle, eta partaide izan zareten guztiei.
Argazkiak: Juan Inazio Sudupe
Argazkiak 2: Julen Galarza
Testua: Juan Inazio Sudupe
Utzi erantzuna