ETXE BERRIAK TECLAn
Agian komunikabideen bitartez jakingo duzuenez, Ikastetxearen ondoan etxe berriak erakiko dituzte, zehazki antzokiaren atzean, goiko patioko futbito eta saskibaloiko eremuen ondoan, lehen TECLA izenez ezaguntzen zen tokian.
Etxeen eraikuntzak sortuko dituen zarata eta zikinkeriaz gain, seguritate arrazoiengatik, ikastetxeko sarrera eta irteeran ditugun ohitura batzuk ere aldatu egin beharko ditugu. Aldaketa batzuk behin-behinekoak izango dira; beste batzuk, betikoak.
Aldatu beharko ditugun sarrera/irteerak atxikita doakizuen mapan markatu ditugu. Gainera, gauza berri batzuk dauden bi gune ere markatu ditugu: A eta B.
1 SARRERA/IRTEERA: San Sebastian izeneko gunera pasabidea da. Behin-behineko igarobide bat zabalik egongo da 2018ko ekainaren 5etik 21era. Itxita geldituko da ekainaren 21etik aurrera, obren amaierara arte (bi urtez gutxi gora behera). Obren amaieran, berriro erabili ahal izango dugu. Gune horretan dagoen parking eremua ere desagertu egingo da. Mesedez, ekainaren 4tik aurrera hor kotxerik ez uztea eskatzen zaizue.
2 SARRERA/IRTEERA: Haur parkearen ondoan eskolara sartzeko dagoen ate estua da. Zabalik geldituko da karro txikiekin sartu eta irteteko, datorren ikasturtearen amaiera arte. 2019ko udan sarbide hori DESAGERTU egingo da. Aurrerago azalduko dugu zergatik.
3 SARRERA/IRTEERA: Haur Hezkuntzako patiora sarbidea da, eskaileretatik. Hemen erranpa edo aldapatxo bat eraikiko da kotxe txikientzat, 2 SARRERA/IRTEERA guztiz itxi aurretik. Aldapa hori egiterakoan, ingurune horretako horma baxu eta hesiak indartuko ditugu.
4 SARRERA/IRTEERA: Aretoaren atzetik doan pasabidea da, goiko patioari eusten dion horma eta aretoaren artean. Seguritate arrazoiengatik, igarobide hau guztiz itxita geldituko da ekainaren 5etik obren amaiera arte (bi urtez, gutxi gorabehera). Anbulantzia edo suhiltzaileak sartu beharrean balira, orduan zabalduko litzateke, une horretarako.
A GUNEA: Goiko patioan, etxe berriak egingo diren orubearen ondoan dagoen zatia da. Ikastetxeak ezingo du erabili ekainaren 5etik obren amaierara arte; bi urtez gutxi gorabehera.
B GUNEA: Aizkibel kalean gora dagoen espaloia da, errepidearen gure aldetik, Korreosen aurrez aurre. Espaloi honek aldaketa handia izango du. Etxe berrien parean, bebarruen alturan geldituko da. Hori dela eta, gure 2 SARRERA / IRTEERA anulatu egin beharko da.
Aldaketa hauek sortuko dituzten eragozpen hauek ez dira gure erabakien ondorio. Dena den Ikastetxeko Zuzendaritzak aldaketa hauetara ahal den ongien molda zaiteztela eskatzen dizue, ulertuko duzuen itxaropenez.
Utzi erantzuna