Bai zortea gurea, etxean horrelako familia giroa izatea. Egunerokotasunean nabaritzen bada ere, Liburu Egunean eskola eta etxeko familiek, bat egiteko aukera izan genuen. Denok bat eginik, Euskara, Gaztelania, Ingelesa, Frantsesa, Alemana, Portugesa eta Arabiar hitzak izan genituen, solasaldi gozoez bete ziren ikasgelak.
Mila esker, gurea, zuen, denon etxea dugun Floreagara gerturatu zineten guztioi. Bertan izatea espero zaituztegu hurrengoan ere, gure proiektu amankomun eder hori bidea ematen jarrai diezaiogun.














Utzi erantzuna