DBH 4koen azkeneko bidaia honi Segovian eman genion hasiera, bertako tokirik esanguratsuenak (Akueduktua, Katedrala, Alcazar-eko Jauregia…) bisitatuz. Ondoren, Madrilerantz abiatu eta denetik ikusi genuen: Reina Sofia museoa, Warner Bross parkea, Atocha-ko geltokia, Errege Jauregia, Santiago Bernabeu futbol zelaia… eta hau guztia gutxi balitz, Madrilgo kaleetan barna ibiltzeko aukera ere izan genuen, besteak beste, plaza eta kalerik ezagunenak egunez nahiz gauez zapaltzekoa.
DBH 4 koentzat azkeneko Floreagako ikasbidaia izan da hau. Hona hemen argazkiak!
Argazkiak: Koldo Gurrutxaga, Amets Andueza eta Mariaxun Epelde
Utzi erantzuna