Kaixo gazte!:
Euskal Herrian hain ospetsuak diren pintxoak egiten ikasi nahi?orain duzu aukera! Ordu beteko saioa antolatu dugu, Floreagako jangelan egiteko.
Bi egun dituzu aukeran:
– Apirilak 6, 16:30etan
– Apirilak 14, 11:30etan
Parte hartzeko zure izen-abizenak eta mugikor zenbaki bat eman idazkaritzan edo e-posta bat bidali ige-ampa@foreaga.eus helbidera.
Animatu zaitez!
Oharra: saioak antolatzeko gutxieneko kopurua 10 lagun izango da eta gehienekoa 20.
Utzi erantzuna