Eta azkenik iritsi da eguna. Mozorratzeko eguna. Hainbeste lan egin ondoren, mozorroak kalera ateratzeko eguna. Baina, eguraldiaren iragarpen txarraren eta aste osoan izan dugun hotza kontutan hartuz, umeen inauteri festa ikastetxean bertan egitea erabaki dugu ikastetxeok. 2018ko gaiari helduz, Edurne zuri, Familia Adams, Grease, Zombiak, Toy Story, Shrek, Nemo eta Peter … [Gehiago irakurri...]
Artxiboak otsaila 2018
ON BOSKO ASTEA
Ikastera eskolara etortzen gara, etorkizun on baten bila, eta etorkizun on hori gustuko lana eginez eta soldata onarekin lotzen ditugu, eta halaxe da hein handi batean, baina horrek ez du esan nahi zoriontsu izateko eta probetxuzko bizi bat edukitzeko bide bakarra hori denik. Askotan gauzak musu-truk egiteak edo eta gure bizitza besteei eskaintzeak guri onurarik ez digula … [Gehiago irakurri...]
Floreagakoak Santa eskean
Otsailaren 4ko goizean, igandean, Santa Ageda bezperan, Floreaga Ikastetxeko irakasle, ikasle eta guraso talde bat Santa eskean atera ginen. 30 lagun inguruko taldea osatu genuen, eta, ohitura zaharrari eutsiz, herriko kaleetako giroa alaitzen ibili ginen trikitixa, kopla eta makila doinuekin. Koplatan Joxe Mari Altuna, Naia Arrizabalaga, Julene Iturbe eta Juan Inazio Sudupe … [Gehiago irakurri...]
ELKAR HAZI – Esperimentazioa
Larunbata, otsailak 3, musika tresnekin esperimentatzeko tartea izan zen. Zarata mordoa atera genuen, kastañuelak egin genituen eta amaitzeko, maraken abesti polita ikasi genuen. Dantza, begirada, kanta, irribarre eta baita pare bat haserrealdi artean ere, giro polita sortu zen. Hurrengo saioa, psikomotrizitatearena, apirilak 14an izango da. ANIMATU, ONDO PASAKO DUGU … [Gehiago irakurri...]