Otsailaren 4ko goizean, igandean, Santa Ageda bezperan, Floreaga Ikastetxeko irakasle, ikasle eta guraso talde bat Santa eskean atera ginen. 30 lagun inguruko taldea osatu genuen, eta, ohitura zaharrari eutsiz, herriko kaleetako giroa alaitzen ibili ginen trikitixa, kopla eta makila doinuekin. Koplatan Joxe Mari Altuna, Naia Arrizabalaga, Julene Iturbe eta Juan Inazio Sudupe aritu ziren eta trikitixarekin Alazne Uranga eta Ane Etxeberria. Eguraldiak ateri tarte polita eman zigun eta gustura ibili ginen.
Eztarriak Floreagan bertan berotu ondoren, Erdi kalean kantatu genituen lehen kantak eta koplak. Parrokian kantatu genueen, meza nagusiaren amaieran, eta baita Floreagako elizan ere, 12:00etako mezaren ondoren. Jarraian, Kale Nagusian gora joan ginen, Bastarrikalderaino eta gero kalean behera Balda plazaraino, kalean eta tabernetan kantari. Plazan pare bat ekitaldi egin genituen.
700 euro inguru bildu dira. Gazteak eta Garapena taldeak laguntzen duen salestarren Beningo Kaleko Umeen proiekturako izango dira. Mila esker denoi!!
Hitzak: Juan Inazio Sudupe
Argazkiak: Maxixatzen eta Alona Cabanillas
Utzi erantzuna