Ikastera eskolara etortzen gara, etorkizun on baten bila, eta etorkizun on hori gustuko lana eginez eta soldata onarekin lotzen ditugu, eta halaxe da hein handi batean, baina horrek ez du esan nahi zoriontsu izateko eta probetxuzko bizi bat edukitzeko bide bakarra hori denik.
Askotan gauzak musu-truk egiteak edo eta gure bizitza besteei eskaintzeak guri onurarik ez digula ekartzen uste dugu eta horregatik norbaitek hau egiten duela jakiten dugunean harrituta begiratzen diogu.
Guk ordea bere bizia besteei eskainiz bizi zoriontsu eta arrakastatsu bat aurrera eraman zuen norbait ezagutzen dugu, On Bosko, eta horrexegatik, ospatzen dugu bere existentzia. Inon egon den adibiderik onena dugulako, eskerrak emateko modukoa.
Nola sentitzen zara besteei laguntzen diegunean? Hor duzu erantzuna.
Hitzak:Maite Alberdi
Utzi erantzuna