Magiaz eta umorez beteriko saio bikaina eskaini digu TXAN magoak Baztartxo udal aretoan, urtarrilaren 30ean, Don Boscoren astearen barruan. HH3tik LH6rainoko neska eta mutilek arratsalde ederra pasatu dute.
Txan mago handia da eta gauza harrigarriak egin ditu guztien aurrean. Denak barrez eta txaloz lehertzen egon gara.Papera txori bat bezala hegan hasi da; edalontzi bateko ura kolorez aldatu da, zapiaren kolorearen arabera (hori, gorri, berde …); egunkari bat mila puska egin, eta ondoren osorik azaldu da; painelu gorri bat arrautza huts batean agertu da, eta gero arrautza osorik zegoen; soka batek Txanen gorputza zeharkatu du, zilborretik ipurdiraino; jakarekine ta sokez lotuta, Txan Hudiniren bezala askatu da; pusikaz eginiko txakur zuria hori koloreko bihurtu da; aretoko neska eta mutilek pentsatutako zenbakiak asmatu ditu Txanek, hutsik egin gabe; korapilatuz lotutako bi zapien artetik galtzontziloa agertu da bat-batean; … eta elurra egin du basamortuan!!!
Txanek mezu politak utzi dizkigu: Pertsonarenganako errespetua, herrienganako miresmena, euskararen erabilpena, gizarte zintzo baten beharra, natura zaintzea …
Saioaren amaieran antzokitik kanpoan denak agurtu gaitu. Eskerrik asko Txan magoari, Tomas teknikariari, Azkoitiko udalari, irakasle eta partaide guztioi!! Segi magia egiten!!
Utzi erantzuna