Datorren ostegunean, otsailaren 1ean, 17:30ean, Paula Kasaresek Floreaga Salestar Ikastetxean (bideo gelan) emango duen hitzaldira gonbidatu nahi zaituztegu: “Familiaren garrantzia haurrak euskaldun haztean”.
Azkenengo euskararen kale neurketen emaitzek jakitera eman zigutenez, ezagutza %74,5 bada ere, %61,3a baino ez da aritzen euskaraz Azkoitian, Urola Kostan baino %10 gutxiago.
Bestalde, kulturaren transmisioan ere, hutsune eta etenak nabariak direla uste dugu.
Hori dela eta, saio honetara etortzera animatu nahi zaituztegu, gai honek zuen seme-alaben heziketan duen garrantziaz hitz egiteko.
Oharra: hitzaldiak irauten duen bitartean, ikastetxean umeen zaintza zerbitzua eskainiko dugu.
Utzi erantzuna