• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

JOKIN LINAZA

2018-01-30 Idazlea: DBH Floreaga Leave a Comment

Urtarrilaren 30an, Don Bosco Astearen ekintzen artean, gure artea izan dugu Jokin Linaza, joan den udan Kolonbiako Medellin hirian boluntario aritu dena, Salestarren Ciudad Don Boscon, ume eta gazte behartsuei  laguntzen.

Jokin irakasle durangarra da. Lehenago ere Peru eta Ekuadorren egon zen eta orain Caritasen boluntario gisa dabil. Kristau komunitatean bideratutako boluntario arloan hainbat zerbitzu eskaintzen saiatzen da.

2017ko udan Medellinen egon zen, hilabete eta erdiz, Euskadiko eta Europako hainbat nazioetan boluntarioekin batera. Ciudad Don Bosco salestarren proiektu handi bat da, batez ere egoera larrian aurkitzen diren gazteei laguntzen die (mikro-narkotrafikoa, eskola porrota, sexu abusuak, gerrilan ibili izana …), batez ere babesa emanez, ikasketak eta lanbidea eskainiz. Proiektu honek atal ugari ditu.

Jokinek hiru atal azaldu zituen bereziki, bere esperientzia pertsonala kontatuz.

  1. “Amets egiteko eskubidea” (Derecho a soñar), Medellineko kanpoko auzoetan egiten den prebentzio lana da, mendiko auzo pobreenetan.
  2. Amagako ikatz meatzarien familietako haurren proiektua “Arrastoa uzten” (Dejando huellas), eskualde oso arriskutsu baten.
  3. CAPRE “Ametsak eraikitzen” (Construyendo sueños) etxeko gerrilari ohien proiektua. Kolonbiako gatazka armatuan parte hartu zuten gazteak dira protagonistak, gerrilatik ihes egindakoak batzuk, ejertzitoak preso hartutakoak besteak, banda kriminaletan aritutakoak, … Eskolarik ez dute jaso. Oso egoera gogorrak bizi izan dituzte. Batzuk norbait hil duten gazteak dira… Don Boscoren pedagogiari esker, euren bizitza bakea eta oreka lortu eta bizimodu baketsua eraikitzen saiatzen dira.

Jokinen hitzaldiaren amaieran, galderak egiteko aukera ere izan dugu. Mundu hobe baten alde, geure mailan. Munduko ume gehienak baino askoz hobeto bizi gara, eta guk ere zerbait egin dezakegu.

 

Hitzak: Juan Inazio Sudupe

Argazkiak: Juan Inazio Sudupe

 

Filed Under: DBH, Haur Eskola, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Orokorra Tagged With: azkoitia, floreaga, hezkuntza, ikastetxea, JOKIN LINAZA, ON BOSKO, salestar

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • IMG_20260423_132651
  • IMG_20260423_132649
  • IMG_20260423_132632
  • IMG_20260423_132633
  • IMG_20260423_132627
  • IMG_20260423_132610
  • IMG_20260423_132538
  • IMG_20260423_132609
  • IMG_20260423_132532

Datorrena

Mai
1
ol.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mai 1 Egun osoa
 
Mai
13
az.
Egun osoa DBH 1/2/4: Ikasbidaiak
DBH 1/2/4: Ikasbidaiak
Mai 13 – Mai 15 Egun osoa
DBH1 : Hondarribi DBH 2: Bartzelona DBH 4: Madril
Eka
1
al.
8:30 am DBH: Ordutegi jarraia
DBH: Ordutegi jarraia
Eka 1 @ 8:30 am – 2:30 pm
DBH: Ekainaren 1etik ekainaren 19ra ordutegi jarraia: 8:30 – 14:30 
9:00 am HH, LH Goizez
HH, LH Goizez
Eka 1 @ 9:00 am
 
Eka
15
al.
9:00 am Ikasbidaia: LH 5-6 Barria
Ikasbidaia: LH 5-6 Barria
Eka 15 @ 9:00 am – Eka 17 @ 5:00 pm
 
Egutegia ikusi
Gehitu
  • Timely Calendar-era gehitu
  • Google-ra gehitu
  • Outlook-era gehitu
  • Apple calendar-era gehitu
  • Beste egutegi batera gehitu
  • XML-era esportatu

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa

COOKIEn politika
Cookieak erabiltzen ditugu edukiak eta iragarkiak pertsonalizatzeko, baliabide sozialetako funtzionaltasunak eskaintzeko eta gure trafikoa aztertzeko. Era berean, gure web orriaren erabilerari buruzko informazioa partekatzen dugu baliabide sozialetako, publizitateko eta estatistiketako gure hornitzaileekin. Horiek aukera izango dute informazio hori zeuk eman diezun edo euren zerbitzuak erabili dituzulako eskuratu duten bestelako informazio batekin uztartzeko. "Onartu" sakatuz, cookie GUZTIAK erabiltzeko baimena emango duzu.
Ez saldu nire informazio pertsonala.
Cookie aukerakOnartu
Cookien politika

Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure esperientzia hobetzeko webgunean nabigatzen duzun bitartean. Horietatik, beharrezkotzat sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira webgunearen oinarrizko funtzionalitateak funtzionatzeko. Webgune hau nola erabiltzen duzun aztertzen eta ulertzen laguntzen diguten hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu. Cookie hauek zure nabigatzailean gordeko dira zure baimenarekin soilik. Cookie hauek ezabatzeko aukera ere baduzu. Baina cookie horietako batzuk ez erabiltzeak zure nabigazio-esperientzian eragina izan dezake.
Beharrezkoak
Always Enabled
Beharrezko cookieak ezinbestekoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honek webgunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak baino ez ditu sartzen. Cookie hauek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Ez beharrezkoak
Webguneak funtziona dezan bereziki beharrezkoak ez diren eta erabiltzailearen datu pertsonalak analitikoen, iragarkien eta kapsulatutako beste eduki batzuen bidez biltzeko bereziki erabiltzen diren cookieak beharrezkoak ez diren cookie gisa deitzen dira. Derrigorrezkoa da erabiltzaileen baimena eskuratzea cookie hauek zure webgunean exekutatu aurretik.
SAVE & ACCEPT