Abenduaren 20an arratsaldean, Olentzero etorri zen Floreagako txikienengana. Eskutitza banan-bana eman genion eta txokolatea eta geletarako opariak ekarri zizkigun.
Abenduaren 22an, berriz, Erregeak izan ditugu gure artean. Goizeko hamarrak alderako Baztartxora hurbildu zaizkigu han bildu garenon dantzak, bertso eta abestiak ikusi eta entzutera. Banan-bana gure eskutitza eman diegu eta beraiek trukean goxokiak eman dizkigute. Bukaeran gure EKARRIKO!!!! ozen entzun dutenez, ea zer moduz portatzen zaizkigun.
ONDO PASA GABONAK ETA URTE BERRI ON!
Gaspar umea besotan duela ikusi dudan argazki onenetakoa. Betirako gorde dezala argazkia haur horrek