Azkoitiko Jóvenes y Desarrollo – Gazteak ete Garapena taldeak janaria bildu du, Sierra Leonara bialtzeko. Jendearen laguntasuna handia izan da eta eskerrak eman nahi dizkizuegu guztioi. 3.700 kilo janari bildu dira: lenteja edo dislistak, garbatzuak, babak, esnea (hautsa) eta atun latak.
Herriko janari dendek laguntza handia eskaini digute. Lan bikaina egin dute JyDko boluntarioek (helduek eta gaztetxoek, euren kamiseta hori eta guzti). Cartonajes Eibar enpresak bere kaxak oparitu dizkigu eta Ugarte Industrialdeak pabiloi bat utzi digu janaria sailkatu eta moldatzeko. Patri familiak lan handia egin du janaria eramateko ondo antolatzen. Bildu diren 3.700 kilo janari Iruñera eraman dira, abenduaren 29an; han beste salestar eskoletako janariekin bat egin eta kontainerra osatzera. Urtarrilaren hasieran itsasuntziz joango da kontainerra Bilbotik Sierre Leonako hiriburua den Freetownera.
Guztioi, MILA ESKER!!!
Utzi erantzuna