Usadioari jarraituz, aurten ere gure bigarren etxean izan ditugu ikasleak. Adinduen astea dela eta, poza eta alaitasuna bide, doinu eta dantza artean pasa dugu arratsaldea. Bertakoekin hizketa giro goxoa elkarbanatzeko beta izan dugu, ikastetxean irakasle eta ikasleen artean, maitasun osoz egindako oparitxoak banatzean. Ilusioz bueltatu gara. Zuen irrifarren soinua daramagu bihotzean. Datorren urtean berrizo zuekin izango gaituzue!
Utzi erantzuna