Floreagako ikaslea den Laura Larrañaga Madridek Euskara egunerako ideia lehiaketako 2. saria irabazi du.
Irailean, Euskara Mahaiak ideia lehiaketa bat jarri zuen martxan. Lehiaketa honen helburua Euskararen Nazioarteko Egunerako, abenduak 3, egitaraua berritzeko balio dezaketen ideiak jasotzea zen. Guztira 75 proposamen jaso ondoren, hiru ideia berritzaile saritu dituzte. Parte hartzaileak Azkoitia BHIko, Urola Lanbide Eskolako eta gure ikastetxeko, Floreagako, DBHko ikasleak izan direlarik.
Gure ikasle den Laurak bigarren saria (Herrixen Merkatari Elkarteko establezimenduetan erabiltzeko 100 euroko bonoa) irabazi du Lagun ezkutua ideiarekin. Gutun trukaketa bat proposatzen du, adin bereko Xabier Munibe, Azkoitia BHI eta Floreaga ikastetxeetako ikasleen artean.
Utzi erantzuna