LH5eko ikasleok Ezkio-Itsason dagoen Igartubeiti baserria ezagutu genuen atzo. Lehenengo, baserriari buruzko zenbait datu eman zizkigun gure begirale izan zen Andreak. XVI. mendeko baserria omen da eta bere bihotza tolarea dela esan zigun. Ba al dakizue zer den tolarea? Aintzinean sagardoa egiteko erabiltzen zuten tresna bat. Igartubeitin “Sagardoaren astea” ospatzen zutela eta, prozesu guztia ikusi ahal izan genuen eta sorpresa bat ere izan genuen. EITBko erreportariak ere han izan ziren eta grabatu eta galdera batzuk egin zizkiguten!! Hau emozioa!! Ez dakigu noiz baina “Hiru Txulo” programan aterako omen gara. Sagardoaz gain, baratzan ere lanean aritu ginen. Barazki osasuntsu-osasuntsuak landatu genituen, zuhaitz mota desberdinak ikusi eta beraiei buruzko bitxikeri batzuk ere kontatu zizkiguten.
Oso egun polita pasatu genuen gauza berriak ikusi eta ikasten giro alaian elkarrekin.
Hitzak:Ane Varela, Araia Urcola eta Denis Soraluce
Argazkiak: Yohana Irureta, Reyes Alberdi eta Eli Osoro
Utzi erantzuna