HEkoak irailaren 4an hasi ziren arren, gaur gainontzeko ikasle guztiak batu zaizkie.
HHkoek 10etan eman diote hasiera. Urduritasuna zen nagusi beraien aurpegietan, zenbait malko ere ikusi izan dira, irribarre urduriak ere bai. Poliki-poliki egokitzen joango gara!
LHkoak 9etan agertu dira patio berdera. Urtero bezala Urrategira oinez igotzeko asmoa zuten, baina eguraldiak ez die lagundu eta autobusez igo dira. Guraso talde txiki bat ere gerturatu da, elkarrekin hasiera errazteko modu polita benetan.
Azkenik, DBHkoak ere 10etan On Bosco antzokian aurkezpena egin dute, bihar liburuak astintzeko ordua izango da.
Animo guztioi, guraso eta irakasleen laguntza izango duzue aurrera egiteko!!
Utzi erantzuna