Atzo ekainaren 30ean Floreagako lankideok Josebanean elkartu ginen urtero bezala mahaiaren inguruan ikasturteari bukaera ona eman nahian. Egun honetan jendeari eskerrak emateko aprobetxatzen dugu eta aurten ere gauza asko genituen eskertzeko.
Lehenik eta behin, Floreagan hainbeste urte egon den Urrategiri eskerrak eman nahi genizkion bere jubilaziora iritsi delako. Bestetik, Mariolaren 25. urteurrena ospatu genuen. Hainbeste ikasle izan ditu, ezta gutxiagorako. Amaia Arrate eta Ane Aramendiri ere eskerrak eman genizkion gurekin egindako bidaiaren bukaerara iritsi direlako. Berriro ere gure artean izango direnaren itxaporenakin agurtu genituen.
Bejondaizuela denori!
Utzi erantzuna