• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

BERDINEAN DESBERDIN – IRLANDA 2017

2017-07-06 Idazlea: Zezilio Leave a Comment

Horrenbeste denboraz itxaron genuen astea jada joan da. Eta orain, nola deskribatu hitzetan hitzez deskribatu ezin daitekeen hori.

Hasteko, taldekideen arteko elkarbizitza eta mundu berri batekiko jakinmina aipatu nahi ditugu. Izan ere, nahiz eta lotsa izan zen gure oztopo nagusia lehenengo egunean, irekitzen eta lagun berriak egiten hasi ginen, azkenean, giro bikain batean murgilduz.

Aste honen baitan leku bikainak bisitatu ditugu. Monastegi zaharrenetik parke berrienera, amildegi arriskutsuenetik zelai zabalenera eta hain zabalduta dagoen ingelesetik gaelikoa bezalako hizkuntza txiki batera.

Izan ere, Irlanda ez da herrialde soil bat: kultura bat, musika estilo bat, ingurune natural bat, historia bat, hizkuntza bat… hau da, nazio bat da. Eta hau guztia horrela begiratzen ikastea pertsona bati zor diogu, Paddy Woodworth-i. Honek Irlandaren alde ez turistikoa erakutsi digu, estereotipoei kasu egin   eta gauzei era horretan  begiratu beharrean, hauen inguruko geure galderak zein loturak eginez.

Horregatik ohartu gara irlandar kulturak baduela euskal kulturaren antza,  eta bi herri hauen arteko lotura hor dagoela jakiteak begiak zabaldu dizkigu. Ohartu gara Irlanda eta Euskal Herria ere berdinean desberdin direla.

Hori bai, guk gozatu dugun bidaia honen atzean ezkutuko lan handia dago. Hau guztia ez litzatekeelako posible izango Amaia, Carlos eta Juan Carlosen lana gabe. Horregatik eskerrak eman behar dizkiegu ametsa zirudien aste zoragarri hau errealitate bihurtzeagatik.

Hitzak: Aitor Ayerdi, Jone Larrañaga, Julene Iturbe, Maite Urresti, Maria Santizo eta Unai Beristain

Argazkiak 2:Juan Carlos Martínez

Filed Under: DBH, Orokorra Tagged With: azkoitia, floreaga, ikastetxea, irlanda, kultura, ondarea, salestar, saria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2026-02-13 HH LH inauteriak112
  • 2026-02-13 HH LH inauteriak111
  • 2026-02-13 HH LH inauteriak108
  • 2026-02-13 HH LH inauteriak110
  • 2026-02-13 HH LH inauteriak104
  • 2026-02-13 HH LH inauteriak100
  • 2026-02-13 HH LH inauteriak097
  • 2026-02-13 HH LH inauteriak095
  • 2026-02-13 HH LH inauteriak094

Datorrena

Mar
6
ol.
Egun osoa DBH: 2. ebal bukaera
DBH: 2. ebal bukaera
Mar 6 Egun osoa
 
Mar
9
al.
Egun osoa DBH: 3. ebal hasiera
DBH: 3. ebal hasiera
Mar 9 Egun osoa
 
Mar
10
ar.
2:10 pm DBH 4B: EA 2030 Bizikleta
DBH 4B: EA 2030 Bizikleta
Mar 10 @ 2:10 pm – 4:00 pm
 
Mar
11
az.
Egun osoa DBH 1: HITANOA
DBH 1: HITANOA
Mar 11 Egun osoa
Tutoretzan,  DBH 1ekoak HITANO aren inguruko  ikastaroa izango dute  Xabier Jauregikin
10:35 am DBH 4A: EA 2030 Bizikleta
DBH 4A: EA 2030 Bizikleta
Mar 11 @ 10:35 am – 12:25 pm
 
Egutegia ikusi
Gehitu
  • Timely Calendar-era gehitu
  • Google-ra gehitu
  • Outlook-era gehitu
  • Apple calendar-era gehitu
  • Beste egutegi batera gehitu
  • XML-era esportatu

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa