Azkenean, iritsi da eguna. 2016-2017 ikasturteko azken eguna.
Gaur Ekainaren 19an, DBH 4ko ikasleei agur esateko unea iritsi da. Hori dela eta, On Bosco aretoan bildu gara guztiok benetan hunkigarria izan den ekitaldi batean.
Julene Iturbek aurkeztu du eta ohitura den bezala igarotako urte guztiak laburtzen duten 2017 Elkarrekin bideoa, beraiek antzezturiko 2017 Komerixek bideoa eta 2017 Gertutik bideoa ikusi ahal ditugu. Benetan lan bikaina egin dute!
Ondoren, ikasleek biolin eta gitarraren laguntzaz beraiek moldaturiko abesti bat entzun dugu.
Amaieran, beraien esker ona adierazi asmoz, ikastetxe hau osatzen dugun pertsona guztiei zuzendutako azken agurra.
Opor zoriontzuak guztioi!
Utzi erantzuna