Astelehen honetan, apirilak 24, Jesus Mari Olaizola “Txiliku” etorri da berak idatzi zuen “Osaba Bin Florenen” liburuari buruz hitz egiteko. Nola egin zen idazle ere esan zigun.
1951an jaiotako zarauztarra 5. mailako irakaslea zenean bere ikasleentzat ez zuenez liburu egokirik aurkitzen ipuinak idazten hasi zen. Horrela egin zen idazle. Honela esan zuen: “Ni liburuak idazten nahi gabe hasi nintzen”.
Kimika ikasi zuen, betidanik izan zen zientzietakoa baina azkenean idazle amaitu du.
Ordubete polita izan zen eta guk eskolan irakurritako liburuari buruz ( Osaba Bin Floren) gehiago ikasi dugu.
Argazkiak: Juan Inazio Sudupe
Utzi erantzuna