ZIENTZIA TAILERRA
Martxoaren 29an, Iraurgi Berritzen eta Elhuyar Zientziaren eskutik, DBH 1eko ikasle talde batek “Musika, fruta, kableak eta elektroiak” izeneko elektrizitate eta elektronika tailer batean parte hartu zuen. Bertan “Makey Makey” –rekin musika sortu eta bideo jokoetan jolastu zuten beraiek sortutako mandoekin. Horretarako material eroale ezberdinak erabili zituzten: fruta, gominolak, aluminioa, grafitoa, kobrea eta beraien gorputza. Goiz polita pasa zuten tailer esperimental honetan.
Ondoren, martxoaren 31n, Azkoitiko plazan egin zen “Bizilabe” Azokan bertara gerturatu ziren guztiei tailerrean landutakoa erakusteko aukera izan zuten. Baita, Azpeitia eta Azkoitiko beste ikastetxeetakoek egindako lana ikusteko ere.
Benetan esperientzia ederra izan zen ikasleentzat. Gauza berriak ikasteaz gain ondo pasa baitzuten.
Utzi erantzuna