Giro bikainean ospatu genuen Floreagako goiko patioan bildu ginenok, San Jose eguneko jaia.
Eguraldi dotoreak lagunduta, saioak ikusteaz gainera, hainbat ekintzetan parte hartzeko aukera izan genuen urreratu ginen guztiok.
Goizean, eskolako dantzariek euren erakustaldi alaia egin zuten, Ainhoak eta Idoiak irakatsitakoa publikoari primeran eskeiniz.
Goiko patioan, gure txikienek asko gozatu zuten euren aurpegiak dotore margotuta Mari eta Joannari esker, eta eskulanak egiteko ere, berain txokoa izan zuten umeek erabilgarri, Aloña eta Martan laguntzarekin.
San Jose eguneko meza berezian, zenbait ikasle eta gurasok hartu zuten parte, kantu eta dantzekin ospakizuna alaituz.
Bitartean, Andonik retransmititu zizkigun patioan egin genituen jolasak, guraso eta umeen parte hartzearekin.
Hasteko, sokatira oso lehiatua izan genuen patioan, oso animoso talde guztiak. Ondoren, eta hasieran jende gutxik izena eman bazuen ere, giroa animatuz joan zen eta askok hartu zuten parte prestatutako zirkuito partikularrean, lokotx bilketa – txinga proba eta zaku karrerak ondo lotuz, lan txukun askoa eginez.
Eta bukatzeko, nola ez!, esfortzu handirik gabe denok jan genuen txorixo pintxoa ohiturari eutsiz.
Elkarrekin egoteko eta disfrutatzeko aukera ederra izan genuen atzokoan ere Floreagan.
Hitzak: Roxali Sarasua
Argazkiak: Jorge Iglesias “Xurde”
Utzi erantzuna