Joanes Karrera Aztertu Programako argazki lehiaketako irabazlea izan da.
“Igelak eta txoriak asko gustatzen zaizkit, beraz aukera dudanean animali hauei argazkiak ateratzen dizkiet. Ordenagailua txukuntzen ari nintzela, Cañon de Rio Lobosen (Sorian) ateratako argazkia ikusi nuen eta eskolan, EA21eko kortxoan, ikusitako Aztertu Programako argazki lehiaketaren informazioaz gogoratu nintzen. Argazkia bidaltzea erabaki nuen eta handik hilabete batzuetara emaila eta eskutitz bat iritsi zitzaizkidan irabazleetako bat nintzela informatuz.
Otsailaren 18an goizeko 11:00etan Donostiako Aquariumean elkartu ginen irabazleok. Leku eder honetaz gozatzeko aukera izan genuen. Bertan Urko Aristi zegoen. Jasotako saria izugarria izan zen; alde batetik, nik ateratako argazkia enmarkatuta, bestalde, landareak landatzeko kita. Gainera mimikazka jolasteko kartak eta bukatzeko dardotan aritzeko jolasa.
Oso gustura ibili nintzen, esperientzia oso polita izan da!”









Utzi erantzuna