• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

PAULA KASARES

2017-02-06 Idazlea: DBH Floreaga Leave a Comment

CÓMO PUEDO AYUDAR A MI HIJO/A SI YO NO SÉ EUSKERA

Otsailaren 2an Paula Kasaresek ikastetxean eman zuen hitzaldia entzuteko zortea izan genuen. Euskal Filologian zein Gizarte eta Kultura Antropologian lizentziatua den Paula Kasaresek bere ibilbide profesionala soziolinguistikaren alorrean jorratu du. Gaur egun Nafarroako Gobernuaren menpeko Euskarabidea erakundean dihardu, Euskararen Sustapenaren eta Plangintzaren Zerbitzuko zuzendari. Horretaz gain, NUPeko Filologia eta Hizkuntzaren Didaktika Saileko irakasle elkartua da.

Cómo puedo ayudar a mi hijo/a si yo no sé euskera izeneko hitzaldi honen bidez gure seme-alabei laguntzeko jarraibide batzuk eman zizkigun. Igorri zigun lehenengo mezua hau izan zen: guztiok lagun diezaiokegu gure seme- alabari hizkuntza bat ikasteko prozesuan (modu positibo eta aktiboan), baita geuk hizkuntza hori ez badakigu ere. Giltza-hitza MOTIBAZIOA da. Baina nola motibatu ditzakegu?

  • Seme-alabek ekartzen dizkiguten berrikuntza linguistikoen aurrean JARRERA IREKIA agertuz: eskolan egin dutenaz galdetu, zein abesti abestu duten, zein ipuin kontatu dieten…
  • BERAIEN IKASLE BIHURTUZ. Umeei ikaragarri gustatzen zaie gurasoei irakastea. Galdetu nola esaten diren gauzak euskaraz.
  • ETXEAN EUSKARAREKIN BIZIZ. Etxean ere euskara entzuten dutela ziurtatu, telebista, irrati, ipuinen… bidez.
  • EUSKARA DENBORA LIBREAN TXERTATUZ. Eskolaz kanpoko ekintzetan parte hartu. Euskarazko antzerki, filmeak… ikustera eraman.
  • EGUNEROKOTASUNEAN EUSKARA erabiliz: egun on, eskerrik asko…

Garbi utzi nahi izan zigun hizkuntza bat gehiago jakitea bizitzaren aurrean BALIABIDE bat gehiago edukitzea dela. ZORIONTASUNean laguntzen duela, norberarenganako konfiantzan eta besteekin ditugun harremanetan. Hizkuntza bat gehiago jakitea ez dela kenketa bat, BATUKETA bat baizik.

Guztiz saio interesgarria eskaini zigun. Ordu eta erdi oharkabean pasa zitzaizkigun eta jarraitzeko gogoa genuen arren,  amaitu eta etxera joateko garaia zen Paulak emandako gomendioak praktikan jartzera. Eskerrik asko, Paula!

FLOREAGA EUSKARAZ, EUSKARAREKIN eta EUSKARAREN ALDE!

Hitzak eta argazkiak: Eguzkilore

Filed Under: DBH, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Orokorra Tagged With: azkoitia, floreaga, hezkuntza, ikastetxea, PAULA KASARES, salestar

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 035
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 036
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 033
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 034
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 031
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 032
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 029
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 030
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 027

Datorrena

Mar
16
al.
8:30 am DBH 3: Deseraikiz
DBH 3: Deseraikiz
Mar 16 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 3A 10:50 – 12:40 DBH 3B
Mar
17
ar.
8:30 am DBH 1: Deseraikiz
DBH 1: Deseraikiz
Mar 17 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 1A 10:50 – 12:40 DBH 1B
Mar
18
az.
12:17 pm DBH 1: HITANOA
DBH 1: HITANOA
Mar 18 @ 12:17 pm – 1:17 pm
Tutoretzan,  DBH 1ekoak HITANO aren inguruko  ikastaroa izango dute  Xabier Jauregikin
Mar
19
og.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 19 Egun osoa
 
Mar
20
ol.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 20 Egun osoa
 
Egutegia ikusi
Gehitu
  • Timely Calendar-era gehitu
  • Google-ra gehitu
  • Outlook-era gehitu
  • Apple calendar-era gehitu
  • Beste egutegi batera gehitu
  • XML-era esportatu

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa