Abenduaren 21ean arratsaldean, Olentzero etorri zen Floreagako txikienengana. Eskutitza banan-bana eman genion eta txokolatea eta geletarako opariak ekarri zizkigun.
Abenduaren 22an, berriz, Erregeak izan ditugu gure artean. Goizeko hamarrak alderako Baztartxora hurbildu zaizkigu han bildu garenon dantzak, bertso eta abestiak ikusi eta entzutera. Banan-bana gure eskutitza eman diegu eta beraiek trukean goxokiak eman dizkigute. Bukaeran gure EKARRIKO!!!! ozen entzun dutenez, ea zer moduz portatzen zaizkigun.
LH 3, 4, 5 eta 6koak ez dira atzean geratu. Hauek On Bosco antzokian bere jaialdia izan dute. Gabon kantak, sari banaketak, denetik izan dute.
ONDO PASA GABONAK ETA URTE BERRI ON!
Argazkiak: Janire Sudupe, Juan Inazio Sudupe eta Eli Osoro.
Utzi erantzuna