• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

GABON EGUNEAN KANTARI

2016-12-24 Idazlea: DBH Floreaga Leave a Comment

“Heldu zaizkigu Eguberriak, hauek bai egun zoragarriak!”


Abestian dioen gisan, “urte guztia egun hauen zain, helduak alai, haurrak ere bai”. Oraindik iazko turroia kendu ezinik gabiltzan honetan, gure artean dugu dagoeneko aurtengo Gabon garaia. Hori horrela, eta ohiturei zintzo jarraituz, gaurkoan ere gabon kanta alaiz jantzi ditugu Azkoitiko kaleak. Ahots bakar batean elkartua ikasle eta irakasleok goiz atsegina igaro dugu baserritar arropekin dotore atonduta. Eta, abestiekin jarraituz, “ALDAPAN GORA, PAUSORIK  PAUSO, ALDAPAN BEHERA, AUZORIK AUZO”, horrela igaro dugu goiza. Gaurkoan gainera, kategoriazko gonbidatuak izan ditugu. Hain zuzen, Huntza taldeko Josune Arakistain gure artean izateko ohorea izan dugu, bere anaia Ander laguntzaile zuela.

Goizeko 9.30ean bueltan, eta Balda plaza topalekutzat hartuta, umoretsu hasi dugu ibilbidea. Urtero legez, lehen geldialdiak Zaharren Egoitzan eta Santa Klara komentuan gauzatu ditugu. Horrelako egun berezi batean belarriak gozatzeko kale buelta egiterik ez dutenekin tarte hori igarota, kaleetan zehar barreiatu gara Olentzero bizkar gainean zaindari genuela. Dena den, goiza aurrera zihoan heinean, izan dugu indarrak berreskuratzeko beta ere. Hamaiketako eder batekin sabelaldea gozatu eta zintzurra busti ostean, martxa berreskuratu dugu giro jatorrean, etxeratzeko garaia iritsi den artean.

Eskerrik asko Plaza Berriko elkartean hamaiketako goxua prestatu diguzuenoi: Arana, Maje, Mila, Mailo eta Jabier. Hurrengo

Filed Under: DBH, Haur Eskola, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Orokorra Tagged With: azkoitia, floreaga, gabon egunean, hezkuntza, ikastetxea, kantari, salestar

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 035
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 036
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 033
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 034
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 031
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 032
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 029
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 030
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 027

Datorrena

Mar
16
al.
8:30 am DBH 3: Deseraikiz
DBH 3: Deseraikiz
Mar 16 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 3A 10:50 – 12:40 DBH 3B
Mar
17
ar.
8:30 am DBH 1: Deseraikiz
DBH 1: Deseraikiz
Mar 17 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 1A 10:50 – 12:40 DBH 1B
Mar
18
az.
12:17 pm DBH 1: HITANOA
DBH 1: HITANOA
Mar 18 @ 12:17 pm – 1:17 pm
Tutoretzan,  DBH 1ekoak HITANO aren inguruko  ikastaroa izango dute  Xabier Jauregikin
Mar
19
og.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 19 Egun osoa
 
Mar
20
ol.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 20 Egun osoa
 
Egutegia ikusi
Gehitu
  • Timely Calendar-era gehitu
  • Google-ra gehitu
  • Outlook-era gehitu
  • Apple calendar-era gehitu
  • Beste egutegi batera gehitu
  • XML-era esportatu

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa