EUSKARA EGUNAREN LEHIAKETAKO IRABAZLEAK
Aste honetan Euskararen Egunaren inguruan egindako hainbat lehiaketetako irabazleek merezitako sariak jaso dituzte.
Astelehenean, DBHn hiru astetan zehar burutu zen ginkanako irabazleari saria eman zitzaion. Esan beharra dago lau probetan erantzun zuzenak batek baino gehiagok eman zituztela. Hori dela eta, hauen artean zozketa egin zen, saritua DBH4ko Arianne Escudero suertatu zelarik.
Euskararen Egunaren inguruan, DBHko ikasleek euskararen erabilera sustatzeko kartelak diseinatu behar izan zituzten. Guztienak lan ikusgarriak izanik, ez zitzaigun erraza egin irabazleak aukeratzea (kartel guztiak ikusgai daude patio berdean). Sarituek hamaiketako bikainaz gozatu zuten, asteartean.
Asteazkenean, berriz, LHkoen txanda izan zen. Euskara eta euskal kulturaren inguruan egindako ginkanako irabazleek ere hamaiketakoa izan zuten.
Beraz, ZORIONAK guztioi, aparteko lana egin baitzenuten!
FLOREAGA EUSKARAZ, EUSKARAREKIN eta EUSKARAREN ALDE!
HITZAK: Eguzkilore













Utzi erantzuna