SAN ANDRESAK IRITSI DIRA!
Azken hamalau urteetan Floreagako ikasle-ohiak eta gurasoak herriko danborradan fin-fin aritu dira. Aurtengoan eguraldiak asko lagundu du, ez euririk, ez hotzik. Horrela danborra jotzea eroso eta errazagoa da.
Polita da FLOREAGA ikastetxearen izenean gurasoak eta ikasle-ohiak elkarrekin danborrak nola jotzen dituzten ikustea.
Polita da FLOREAGA ikastetxea herriko beste taldeekin herri eginez ikustea.
Polita da danborradaren inguruan herrian sortzen den giro jatorra. Hemendik gure eskerrik beroenak horrelako ekintza bat isilean antolatzen aritzen direnei.
Festa hasi besterik ez da egin! Asteazkenin gexo!
Utzi erantzuna