Ikastetxeko txikienok gozatu dugu udazkenaz.
Gure eskola inguruko zuhaitz eta larreetako fruitu, barazki eta hostoekin esperimentatuz asko ikasi dugu. Hauek bildu, usaindu, ukitu, dastatu, jaurti, zapaldu, entzun… egiteko aukera izan dugu eta Txomin txorimaloa ere gure artean ibili da.
Zein ondo pasatu dugun!!!
TXU TXU TXORIMALOA
Txa txa txe txe txi txi txo txo
Txorimaloak TXU TXU
Txantxangorriak txantxetan
ta txapela dantzan.
Txepetxak TXEK! Txermena jan du.
Txirritxoek TXIN! TXIN! Txalo egin.
Gorputza lastoz beteta,
makilaz hezurrak tente eta, ORAIN
Ibili nahi dut, oinak astinduz,
dantzaria izan, milaka zelaitan.
Korrika, hegan egin AURRERA!
Korrika, txoriekin denok batera!
Korrika, hegan egin AURRERA!
Korrika, txoriekin denok batera! KORRIKA!
[youtube]https://www.youtube.com/watch?v=n4_uIRYISCk[/youtube]
Hitzak eta argazkiak: Haur Eskolako hezitzaileak
Utzi erantzuna