Pasa den larunbatean hasiera eman genion Jaikik antolatutako larunbatetako tailerrei. Etxeko txikitxoenek, 3 eta 5urte bitartekoek, psikomotrizitatea landu zuten bi ordu inguruz. Esperimentatzeko eta berauen gorputzak martxan jartzeko aukera izan zuten.
LH1 eta LH2koen berriz sukaldaritzari heldu zioten, gurinezko opil goxo batzuk eginez. Masa egiteko nahikoa lan izan bazuten ere primeran pasa zuten eta etxera eskuak ondo zikinduta joan ziren.
Hurrengo tailerrak azaroaren 12an izango dira, musikoterapia eta sukaldaritza.
Zuen zain izango gara!
Hitzak eta argazkiak: Cristina Salinas eta Jaiona Irizar
Utzi erantzuna