INTERNET ETA SARE SOZIALEN PROIEKTUA MARTXAN HASI DA
Mugikorrak, tabletak, Internet, posta elektronikoa, prentsa digitala, sareko erosketak, sare sozialak, … ikaragarri garatu dira azken urteotan.
Gazte eta ume askok denbora asko pasatzen dute smartphone-arekin, whatsapp, Instagram, Snapchat, Ask,.. eta horrelako sare sozialetan. Hauek tresna garrantzitsu bilakatu dira: lagunekin komunikatzeko, argazkiak edota bideoak partekatzeko, jolasak, musika entzuteko,…
Alderdi positiboak eta eskaintzen dituzten aukerak asko dira, baina beste edozein erremintaren antzera, baliteke behar ez den moduan erabiltzea. Mundu birtual honetan guztia posible dela ematen du, eta askotan, ez dakigu gure ekintzek zer-nolako ondorioak izango dituzten. Horregatik, alde negatiboak ere txiki-txikitatik ezagutu behar ditugu era egoki eta seguruan ibiltzeko, aukerak aprobetxatuz eta arriskuak saihestuz.
Gure ikastetxean, gai honi garrantzia handia ematen diogu, horregatik gure Eskualdeko beste ikastetxeekin batera, parte hartzen ari gara Sare Sozialen gaia lantzeko proiektu honetan.
Proiektuan, Iraurgi Berritzen, Azkoitia eta Azpeitiko udaleletxe, ikastetxe eta gazteria taldeek hartzen dute parte.
HELBURUA: Sare Sozialek eskaintzen dituzten arrisku eta aukerez sentsibilizatzea, eragileen elkarlana sustatuz eta gaiaren inguruko eragina handituz.
EKINTZAK: bi herrietako LH 4. mailako ikasleentzako tailerrak, irakasle eta gazteria formazio saioak, guraso eta herrikoentzat hitzaldiak.
Gai honekin lotuta, LH 5. eta 6. mailakoek aurreko astean ertzainen bisita izan dute interneteko segurtasunaren beharra azpimarratzeko.
Hitzak: Maribel Garcia
Utzi erantzuna