Urtero irailaren 22an jendea kaleetan, auzoetan… elkartzen da munduari gogorarazteko ezin dela kotxez menperatutako gizartea onartu. Egun honetako helburuak garraio publikoa bultzatzea eta herritarrok autoak ingurumenean sortzen dituzten arazoez kontzientziatzea dira.
AUTOA ETXEAN UZTEKO ARRAZOIAK….
- Hiri handiak dituzten arazoekin kontzientziazioa erakusten duzulako.
- Garraio publikoak ezagutzeko aukera ematen dizulako.
- Lanera edo ikastetxera paseo bat emanez joateko aukera paregabea eskaintzen dizulako.
- Egun horretan, negutegi efektua eragiten dituzten faktoreek ekiditen lagunduko duzulako.
- Egun batez, gasolinaren prezioa ez zaizu inporta izango.
- Autoaren depositua eta zure diru-zorroa nola dagoen ez zaizu axolarik izango.
- Aparkatzeko lekua topatzeko arazoak ez dituzu izango.
- Lanera edo ikastetxera bidea garraio publikoan egiten baduzu irakurtzeko aukera izango duzu.
- Lanera estresik gabe iritsiko zara.
- Hiri eta herriko beste zarata batzuk entzuteko aukera izango duzu eta ihes-hodien zarata.









Utzi erantzuna