MILA ESKER GUZTIOI
Mila esker guztioi: mila esker, bihotz-bihotzez urte hauetan eta batez ere nire bizitzako une garrantzitsu honetan zuen maitasuna, eskuzabaltasuna eta adiskidetasuna eskaini didazuen guztioi.
Maitasunez
Mari Cruz
Mi más expresivo agradecimiento a todos los que me habéis demostrado vuestro afecto, vuestra generosidad y vuestra amistad en tantas ocasiones y ahora, en este importante momento de mi vida.
Con mucho cariño
Mari Cruz
ZAPORE EZBERDINA IZAN DU AURTEN IKASTURTE AMAIERAKO BAZKARIAK
Oporrek beraiekin dakartzate poza eta lasaitasuna. Tenore horrekin hurbildu gara irakasleok ikasturte amaierako bazkarira. Baina aurtengoan pozari zirrara eta esker ona batu dizkiogu. Berezia izan da aurtengo bazkaria.
Alde batetik, Zeziliok 25 urte bete ditu irakasle lanetan eta bestetik Mari Cruzi ondo merezitako esker oneko agurra egin diogu, aurten jubilatu egin baita.
Biei bertso pare bana eskaini dizkiegu lehendabizi, bakoitzak bere izate eta ahaleginaz eskolari eskaini diona eskertuz.
Saiatu gara bakoitzaren lanari gustuko izan ditzaketen opariz erantzuten.
Bereziki hunkigarria izan da Mari Cruzek, Valladolidetik etorri diren Cesar, bere anaia, eta Rosa bere ahizpa jangelan sartzen ikusi dituenean.
Mari Cruzi bere ikasle ohi, ikasle, lankide ohi, lankide eta lagunen hitzak jasotzen dituen liburuxka oparitu diogu eta hemendik eskerrak eman nahi dizkizuegu liburu hori osatzen lagundu diguzuen guztioi.
Mailu Irizar
Utzi erantzuna