HONDARRIBIA, GOZAMENA ETA GIRO ALAIA
Ikasturtea maldan behera abiatu den honetan gozamenerako aukera bikaina izan dugu Hondarribian. 3 egunez, gelatik kanpo, jolastu eta gozatu beste helbururik gabe ibili gara nahiz eta ziur egon hainbat arlotan ikasi ere ikasi dutela.
Zientziaren museoan pasa genuen goiza izan zen horren adibiderik onena. Hiru ordu pasa genituen zientzia probatuz, gozatuz… Zientzia ikusmenarekin, entzumenarekin, ukimenarekin landuz…
Elkarbizitzarako berriz hiru egunak dira oso aproposak: jolas librean edota beladen antolaketa eta prestaketetan ezinbestekoa dute elkarlana eta beraien arteko harremanak zaintzea eta gatazka txiki batzuk egon arren giroa osa ona izan da zalantzarik gabe. Hain zuzen ere hau izaten da ikasleek ondoen baloratzen duten ekintza, horrek zerbait esan nahiko du!
Argazkiak ikusi besterik ez dago dioguna konprobatzeko.




Hitzak : Mailu Irizar
Argazkiak: Yohana Irureta, Laura Murillo eta Mailu Irizar










Utzi erantzuna