Floreagako neska eta mutil talde bat, DBH4ko 16 ikasle, Azkoititik Arantzazura joan ziren oinez ekainaren 25ean, irakasle eta gurasoz inguratuta.
Ekainaren 25ean Floreagatik Arantzazura oinez joan zen 37 lagunez osatutako taldea. Goizeko 6:00etan abiatu ziren eta 15:30ak inguruan iritsi Arantzazura. DBH 4ko 16 ikaslek, 11 gurasok eta 10 irakaslek osatzen zuten taldea.
Azkoititik Zumarragara abiatu ginen, bidegorria jarraituz, erritmo bizian. Aizpurutxon lehenbiziko geldialdia, zerbait jan, eta aurrera. Beste geldialdiak egin genituen Zumarragan, Legazpin, Barrendiola urtegian, bertan zerbait jan eta aurrera, Aizkorri mendilerroa aurrean …
Aldapa gogorra genuen aurrean. Pixkanaka gora egin genuen, minetako bidean Jarondoko txabola eta iturrian atseden laburra eta segi aurrera, Biozkorniako leporaino. Eta handik behera jada, Durutik zehar …
Arantzazura iristean bazkari labur bat egin genuen. Jarraian elizara bisita eta otoitz labur bat, gehienbat eskerrak emateko eta gure etxekoen alde errezatzeko. Arantzazuko Ama Birjinaren irudia oso gertutik ikusi genuen, kamara txikian, anaia Antonioren azalpenak jarraituz. Eta handik etxera autobusean egun bikaina igaro ondoren.
DBH 4ko ikasleek ikastetxean burutu duten azken ekintza izan da. Modu polita etapa honi bukaera emateko.
Utzi erantzuna