Pasa den larunbatean Jaikik txikientzat eta Lh 1, 2 eta 3koentzat, kurtso bukaerako festa antolatu zuten.
HH-koek lehenbizi, txokolate, esne eta gailetaz osatutako tarta bat egitea lortu zuten. Beraientzat gozamen hutsa izan zen eskuak txokolatetan zikinduta ibiltzea.
Lh-koek berriz, txapelketa ezberdinetan parte hartzeko aukera izan zuten taldezka; futbolina, ping-pong, lince eta palatan. Puntu gehien lortu zuen taldeari oparitxo txiki bat jasoz.
Etxera joan aurretik, guztion artean nahi izan zuten jolasetan dibertitu ziren; just dance, mahai jolasetan, futbola, saskibaloia…
Goiz zoragarria pasa genuen lagunekin gozatuz.
Nahiz eta kurtso hau amaitzear dagoen, Jaikik aurrera darrai eta laster izango dituzue gure inguruko berriak.
Hitzak eta argazkiak: Jaione Irizar eta Cristina Salinas.
Utzi erantzuna