Bazen behin Floreaga izeneko ikastetxe bat. Floreagan ipuinak maite zituzten. Ipuinek ere umeak oso maite zituzten eta elkarrekin zeudenean zoriontsu ziren . Harreman hori maitasunean oinarritzen zenez gero eta sendoagoa zen. Ipuinak urtero etortzen ziren Floreagako ikasleengana bisitan. Bere jantzi dotoreenekin apainduta etortzen ziren; euskaraz, galizieraz, gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez, arabieraz, urduz edo senegaldarrez jantzita . Bisita hura festa bihurtzen zen eta mundu guztiak izaten zuen jaiaz gozatzeko aukera. Eta hala bazan edo ez bazan… gurasoen mingainak dantzan.
Hitzak: Eli Osoro
Argazkiak: MªCruz Pascual, Maje Odriozola, Ane Letamendia, Gorka Zubizarreta, Maje Zubizarreta eta Fatima Azpiazu
Utzi erantzuna