LH 5EKO IKASLEAK URAREN ZIKLOA EZAGUTZEN
LH5 eko ikasleok martxoaren 4ean, goizeko 8:30etan autobusa hartu eta Nuarbeko urtegi aldera abiatu ginen, uraren zikloa ezagutu ahal izateko. Nahiz eta goizo izan, pozik joan ginen autobusean kantatzen eta gure kontuak esaten.
Iritsi ginenean, bi begirale gure zain zeuden. Bi taldetan banatu ginen eta uraren zikloaren ibilbidea hasi genuen. Urtegiaren azpialdetik 355 eskailera igo ondoren urtegiaren gainazalera iritsi ginen.
Ondoren ura edangarri bihurtzeko prozesua ezagutu genuen Oinatzen. Eta azkenik, etxeetan sortzen ditugun ur zikinak ibaira bota aurretik nola garbitzen diren azaldu ziguten.“Hau usaina!!! ´´
Asko ikusi eta ikasi genuen goiz hartan.
Hitzak: Marina Zubizarreta, Naia Del Carmen eta Maite Diaz de Zerio
Argazkiak: Ana Ruiz de Azua eta Reyes Alberdi
Utzi erantzuna