• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

DBH 3 MURILLO DE GÁLLEGO

2016-03-20 Idazlea: Zezilio Leave a Comment

Azkenean iritsi zitzaigun, hainbeste denbora zain egon eta gero, Murillo de Gállegora joateko eguna.

Goizean goiz jaiki eta bakoitzak bere maleta eta motxilari azkenengo errepasoa eman ondoren, Floreagaruntz abiatu ginen.

Autobusean, nahiz eta goizeko 7:30ak izan, izugarrizko giroa izan genuen; hango algara, kantak, txisteak … ondo pasatzeko geneukan gogoaren adierazgarri ziren.

Autobusean denbora pixka bat pasa ondoren Loarrera iritsi ginen. Hura sorpresa hara iristean! Dena zuri-zuri zegoen eta ez genuen denborarik galdu elkarri elurretako bolak jaurtitzen hasteko. Hor tartean argazki sesio bat ere izan genuen ezin baikenuen handik argazkirik atera gabe joan. Hortik gutxira gaztelurantz abiatu eta gida batekin gaztelu osoan zehar ibili ginen, berak eraikin ikusgarri haren istorioa kontatzen zigun bitartean.

Bisita amaitu genuenean, bazkaltzeko ordua zen eta bertan zegoen kafetegi batean bazkaldu genuen. Behin indarrak berreskuratu genituenean, Murillorantz abiatu ginen.

Egin beharreko ekintzak burutu aurretik, herria bisitatu genuen, eta hura amaitutakoan A gelakoak hidrospeed egiteko prestatu ziren eta B gelakoak rafting egiteko. Gela bakoitzak bere jantziak jantzi eta bakoitza bere bidetik joan zen. Zenbait urduritasun eta arduren artean, gu gure txalupetan igo eta ibaian zehar barneratu ginen. Palekin aurrera eta atzera ibili, bidean zapatak lokatzez zikindu eta susto txiki baten ondoren, gutxien espero genuenean rafting egiten hasi ginen tokira itzuli ginen eta denok hurrengo eguna azkar iristeko zain geunden oso ondo pasatu baikenuen.

rafting 1

Ekintzak egindakoan afaltzera joan ginen eta afaldu ondoren, pixka bat ibili ginen. Hotelera iritsi ginenerako leher eginda geunden, horregatik bakoitza zegokion gelara joan zen deskantsatzera. Deskantsatzeko toki ezin hobea izan genuen, inoiz ere inork imajinatuko ez zuena, LAU IZARREKO HOTELA! Denok ezin sinistuta geunden, inoiz ere ez baitzitzaigun horrelako ezer gertatu. Batzuen gelak bi pisukoak ziren, beheko pisuan ohe batekin eta goikoan bi oheekin eta komuna ere izugarri handia zen. Batzuen balkoiak igerilekua zegoen lekura eramaten zuen eta handik ikusten ziren bistak zoragarriak ziren, goizean goiz batez ere. Gelez gain, egin genituen otorduak oso onak izan ziren, bai afaltzen eta bai gosaltzen oso ondo eman baitziguten. Laburbilduz, deskantsatzeko lekua egon litekeen onena zen, handik gutxi deskantsatuta irtetea zaila baitzen.  Ea hurrengo urtekoei ere aterpetxeko kalefakzioa izorratzen zaien! Aldaketa oso ondo atera zitzaigun.

Hurrengo egunean, gogoz jaiki ginen denok gosaltzera, egunak guretzat gorderik zer zuen begiztatzeko asmoz. Oraingoan, taldeen ekintzak aldatu egin ziren, beraz, A gelakoek rafting egin zuten eta B gelakoek, berriz, hidrospeed. Gaueko lo egin ezinak eta urduritasunak, ordea, ez zuten gu menperatzea lortu. Horiei aurre egitea lortu, eta inoiz ere ahazterik edukiko ez dugun momentua pasa genuen. Konturatzerako dena amaitu zen eta gehiago nahi genuela eskatu arren, alferrik izan zen.

rafting 2

Uretako ekintzek izugarrizko gosea sortu ziguten eta bazkaltzera joan ginen. Dena amaitutakoan autobusa hartu eta txoferrak Iruña aldera eraman gintuen. Bertan, San Ferminetan egiten den ibilbidea egin genuen, ez bi minututan, ordea, ordu betean baizik. Ibilbidea pixka bat ikusi ondoren, bertan zerbait erosteko aukera izan genuen eta orduan etorri zen momenturik txarrena, etxera iristeko ordua! Denok bertan gelditzea nahi genuen, bi egun izan arren biziki aprobetxatu baikenituen eta espero genuena baino hobeto pasa genuen.

Horrelako momentuak pasa ondoren, hurrengo urtekoa hau bezala edo hobea izango delakoan gaude eta gogoaren gogoz dagoeneko hasi gara atzerako kontaketan.

Hitzak: Kristina Peña

Argazkiak: Amaia Arrate, Olga Galea(2. albuma) eta Zezilio

Argazkiak1

argazkiak2

 

Filed Under: DBH, Orokorra Tagged With: azkoitia, floreaga, hezkuntza, ikastetxea, murrilo de gállego, salestar, ur pirineos

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • IMG_20260423_132651
  • IMG_20260423_132649
  • IMG_20260423_132632
  • IMG_20260423_132633
  • IMG_20260423_132627
  • IMG_20260423_132610
  • IMG_20260423_132538
  • IMG_20260423_132609
  • IMG_20260423_132532

Datorrena

Mai
1
ol.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mai 1 Egun osoa
 
Mai
13
az.
Egun osoa DBH 1/2/4: Ikasbidaiak
DBH 1/2/4: Ikasbidaiak
Mai 13 – Mai 15 Egun osoa
DBH1 : Hondarribi DBH 2: Bartzelona DBH 4: Madril
Eka
1
al.
8:30 am DBH: Ordutegi jarraia
DBH: Ordutegi jarraia
Eka 1 @ 8:30 am – 2:30 pm
DBH: Ekainaren 1etik ekainaren 19ra ordutegi jarraia: 8:30 – 14:30 
9:00 am HH, LH Goizez
HH, LH Goizez
Eka 1 @ 9:00 am
 
Eka
15
al.
9:00 am Ikasbidaia: LH 5-6 Barria
Ikasbidaia: LH 5-6 Barria
Eka 15 @ 9:00 am – Eka 17 @ 5:00 pm
 
Egutegia ikusi
Gehitu
  • Timely Calendar-era gehitu
  • Google-ra gehitu
  • Outlook-era gehitu
  • Apple calendar-era gehitu
  • Beste egutegi batera gehitu
  • XML-era esportatu

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa

COOKIEn politika
Cookieak erabiltzen ditugu edukiak eta iragarkiak pertsonalizatzeko, baliabide sozialetako funtzionaltasunak eskaintzeko eta gure trafikoa aztertzeko. Era berean, gure web orriaren erabilerari buruzko informazioa partekatzen dugu baliabide sozialetako, publizitateko eta estatistiketako gure hornitzaileekin. Horiek aukera izango dute informazio hori zeuk eman diezun edo euren zerbitzuak erabili dituzulako eskuratu duten bestelako informazio batekin uztartzeko. "Onartu" sakatuz, cookie GUZTIAK erabiltzeko baimena emango duzu.
Ez saldu nire informazio pertsonala.
Cookie aukerakOnartu
Cookien politika

Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure esperientzia hobetzeko webgunean nabigatzen duzun bitartean. Horietatik, beharrezkotzat sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira webgunearen oinarrizko funtzionalitateak funtzionatzeko. Webgune hau nola erabiltzen duzun aztertzen eta ulertzen laguntzen diguten hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu. Cookie hauek zure nabigatzailean gordeko dira zure baimenarekin soilik. Cookie hauek ezabatzeko aukera ere baduzu. Baina cookie horietako batzuk ez erabiltzeak zure nabigazio-esperientzian eragina izan dezake.
Beharrezkoak
Always Enabled
Beharrezko cookieak ezinbestekoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honek webgunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak baino ez ditu sartzen. Cookie hauek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Ez beharrezkoak
Webguneak funtziona dezan bereziki beharrezkoak ez diren eta erabiltzailearen datu pertsonalak analitikoen, iragarkien eta kapsulatutako beste eduki batzuen bidez biltzeko bereziki erabiltzen diren cookieak beharrezkoak ez diren cookie gisa deitzen dira. Derrigorrezkoa da erabiltzaileen baimena eskuratzea cookie hauek zure webgunean exekutatu aurretik.
SAVE & ACCEPT