EBALUAKETA AMAIERA BERTSO GIROAN
Oporren zain jarrita gauden honetan bertso giroan eman diogu amaiera ebaluazioari.
Aurten ere, Azkoitian ospatu da Eskolarteko bertso txapelketako 6. kanporaketa. Gure ikastetxean bildu dira idatzizko froga egiteko herri ezberdinetako ikasleak: Irun, Urnieta, Zumaia, Azpeiti, Itziar eta Azkoitiako bertsolariek bete dituzte antzokia eta beste bizpahiru gela.
Gogor saiatu dira, maila bakoitzari egokitu zaion gaiari arrazoi onenekin eta errima aberatsenekin erantzuten eta ordu betez burua bertsotan ibili dute.
Gure ikastetxetik 6. mailakoek hartu dute parte idatzizko txapelketan, jada bi urte baitaramatzate bertsolaritza lantzen.
Idatzizko jardunaren ondoren, Itziarko sei bertsolari igo zaizkigu oholtza gainera eta Txirritak Ijitoei jarritako bertsoak oinarri hartuta, erantzun bikainak eman dizkiote pare bat ijito trebek.
Ondoren bi bertsolari gazte aritu dira kantari Eneritz Artetxeren aginduetara: Oier Etxeberria eta Aitor Salegi. Ikasleek jarritako oinekin eta Eneritzek emandako gai eta puntuekin maila bikaina erakutsi dute guztion gozamenerako.
Gabean Iraurgi elkartean ospatu da bat-bateko saioen 6. Kanporaketa eta bertan Urko Arregi oñatiarra izan da garailea.
Hitzak eta argazkiak: Mailu Irizar










Utzi erantzuna